kirolak
Finalerdiak: (2-0)
Caja Laboral-Real Madril: Garaipena, luzapenean (85-80)
Erredakzioa
Emozio handiko partida bizi zen Buesa Arenan, baina azkenean baskoniarrek erdietsi zuten garaipena luzapenean eta gertuago dute finala.
Caja Laboral Baskoniak finalerdietako bigarren garaipena eskuratu du Real Madril, luzapenean, 85-80 mendean hartuta. Hirugarren hitzordua Vistalegren jokatuko da asteazkenean (20:30ean) eta Baskoniak lasaitasunarekin ekingo dio etxean bi garaipen batuta. Messinaren taldea irabaztera behartuta dago.
Emozio eta intentsitate handiko norgehiagoka izan da. Biek izan dute irabazteko parada. Madrildarrek luzapena saihesteko zazpi segundo izan dituzte, baina Reyesek jaurtiketan kale egin du.
Azken bost minutuetan hobeto aritu da Ivanovicen taldea eta bost puntuko errenta lortu du (85-80).
Partzialak:&' || 'nbsp;&' || 'nbsp; 22-16 / 14-15/ 15-24 / 22-18 Luzapena: 12-7
Lehen partidaren fitxa teknikoa (62-60)
62 - Caja Laboral (16+10+23+13): Huertas (12), San Emeterio (10), Oleson (11), Teletovic (6), Splitter (14), Ribas (3), Palacio, Golubovic, Eliyahu, Herrmann (4).
60 - Real Madril (16+18+13+13): Prigioni (4), Bullock (10), Velickovic (14), Reyes (15), Tomic (10), Garbajosa (5), Jaric, Lavrinovic (2), Vidal.