kirolak
Astelehenean, atseden eguna
Armstrong: Horrenbesteko zorte txarra izanda, ezin liteke gehiago egin
Erredakzioa
Morzineko etaparen ondoren hamaika minutu baino gehiago galdu ditu sailkapen nagusian liderrarekiko.
Lance Amstrong txirrindulari estatubatuarrak Morzinen helmuga izan duen zortzigarren etapa bukatu ostean kazetarien aurrean adierazi du gaur "unerik txarrenean erori dela" eta "horren zorte txarra izanda ez duela asko gehiago egiterik".
"Gaurkoa egunik txarrena izan dut. Badakit Frantziako Tourra niretzat berton bukatzen dela baina lehian jarraituko dut hemendik aurrera ezer egin badezaket ikusteko", zehaztu du.
"Taldeari laguntzen saiatuko naiz, Tourraz gozatuz eta etaparen bat irabazteko ahaleginak eginez", gaineratu du Amstrongek. Atzoko etaparen ondoren hamaika minutu baino gehiago galdu ditu sailkapen nagusian liderrarekiko.