kirolak
Prostituzioa
Benzema eta Ribery auzipetu dituzte 'Zahia' kasuagatik
Erredakzioa
eitb.com
18 urte baino gutxiago dituzten prostitutekin ibilitako bezeroek 3 urtera arteko kartzela zigorra eta 45.000 euroko isuna izan dezakete.
Karim Benzema (Real Madril) eta Franck Ribery (Bayer Munich) jokalari frantziarrak auzipetu ditu epaileak, Zahia izeneko adingabeko prostitutaren zerbitzuak ustez kontratatzeagatik.
Benzema (22 urte), Ribery (27 urte) eta azken horren koinatua (21 urte) aske geratu ziren atzo auzipetuta daudela jakin eta gero. Gainera, Benzemaren agentea kargurik gabe aske utzi zuen poliziak aitorpena hartu ondoren.
Zahiaren zerbitzuak 18 urte baino gutxiago zituenean kontratatzeagatik auzipetu ditu Benzema eta Ribery epaileak, nahiz eta neskak adierazi duenez, ez zekiten zenbat urte zituen. Zazpi orduz egon ziren epailearen aurrean jokalariak.
18 urte baino gutxiago dituzten prostitutekin ibilitako bezeroek 3 urtera arteko kartzela zigorra eta 45.000 euroko isuna izan dezakete Frantzian.
2008 eta 2009. urteetan izan omen ziren gertakariak, Bavarian eta Parisko diskoteka batean.