Itxi

Eskubaloia

XI. Copa Stelioplast

Eskubaloia: Itxako, bigarren Alemanian

K.I.

Erredakzioa

XI Copa Stelioplast nazioarteko adiskidantzazko txapelketa jokatu dute eta finalean 25-19 galdu dute Lavriken aurka.

Lizarrako taldeak denboraldiaurrea hasi zuela 15 egun dira. Asteburuan Alemanian egon dira, XI Copa Stelioplast nazioarteko adiskidantzazko txapelketa jokatuz. Lau partida izan dira guztira, hiru irabazi dituzte, eta finala galdu.

Larvik norbegiarraren aurka jokatu zuten finala, 25-19 galduz. Bi egunetan lau partidu jokatzeak, denboraldiaurrean batipat, sekulako nekea sortzen du, eta nafarrek somatu zuten. Hala ere, balorazio ona egin dute, aurkari gogorrak izan dituzte aurrean, eta Txapeldunen Ligako euren multzoan egongo den Leipzig, esaterako menperatu egin zuten.