kirolak
1-1
Silvak berdintzeko gola sartu du azken minutuan Mexikoren aurka
Erredakzioa
Mexiko 12. minutuan aurreratu da, baina Espainiak berdinketa lortu du 91. minutuan. Espainiaren gola David Silvak sartu du.
David Silvaren gol batek berdinketa eman dio Espainiari. Partida amaitzear zegoela Espainiak berdintzeko (1-1) gola sartu du Azteca Estadioan.
Javier ''Chicharito'' Hernandezek sartu du lehen gola 12. minutuan, eta ia partida bukatu arte Espainiak ez du berdintzeko gola lortu: 91. minutuan Silvak sartu du gola.
Hegoafrikako Munduko Kopa irabazi ondoren jokatu duten lehen adiskidantzazko partida izan da.
Fitxa teknikoa:.
MEXIKO: Ochoa (Corona, min.56); RodrIguez, Marquez (Aguilar,&' || 'nbsp; min.55), Moreno (Lopez, min.60), Salcido; Juarez, Vela (Esqueda,&' || 'nbsp; min.50), Torrado, Guardado (Pinto, min.60); Dos Santos (E.Hernandez,&' || 'nbsp; min.59) eta Hernandez (Barrera, min.46).
ESPAINIA: Casillas (Valdes, min.46); Arbeloa, Puyol (Navas, min.46),&' || 'nbsp; Marchena (Pique, min.56), Monreal; Busquets (Xavi, min.56), Bruno&' || 'nbsp; (Pedro, min.61); Cesc (Alonso, min.46), Cazorla, Mata (Silva,&' || 'nbsp; min.46); eta Llorente (Sergio Ramos, min.56).
--Golak: 1-0, Hernandez, min.12. 1-1, Silva, min.91.