Itxi

Eskubaloia

Lehen jardunaldia

Eskubaloia: Arrateren berdinketa eta San Antonioren porrota

Erredakzioa

Gipuzkoarrek 27-27 berdindu dute Alcobendasen aurka, baina nafarrek 39-25 galdu dute Valladolidekin.

Asteburu honetan hasi da eskubaloiko Asobal Liga eta ez da oso jardunaldi ona izan euskal taldeentzat. Arratek berdindu egin zuen eta San Antoniok, galdu.

Amaya San Antoniok partida zaila izan zuen C.R. Valladoliden aurka. Nafarrek ez zuten inoiz irabazteko aukerarik izan eta Pucelakoek 39-25 galdu zuten.

Bestalde, Arratek berdinketa eskuratu zuen Alcobendasen aurka. Partida berdindua izan zen eta 27-27ko emaitzarekin bukatu zen. Azken minutuetan 27-24 galtzen ari ziren eibartarrak eta azkenean berdinketa eskuratu zuten.