Itxi

Eskubaloia

25-26

Asobal Liga: San Antonioren porrot mingarria Bartzelonaren aurka

Erredakzioa

Albert Rocas San Antonioko jokalari ohiaren golari esker lortu zuten garaipena katalanek.

Albert Rocas San Antonioko jokalari ohiaren golak eman zion garaipena Bartzelona Borgesi Iruñean (25-26). Nafarrek partida ona egin zuten eta puntuak eskura izan zituzten.

Amaierara heltzeko bost minutaren faltan berdinketa (25-25) zen nagusi markagailuan.&' || 'nbsp; Adrian Crowleyk etxekoen aldeko gola egin zuen zuen, baina epaileak baliorik gabe utzi eta hurrengo jokaldian garaipenaren gola sartu zuen Rocasek.

Fitxa teknikoa:

25 - Amaya Sport San Antonio (16+9): Ristanovic (Lucau, ps), Vargas (-), Gedeon (3), Eloy (1), Crowley (1), Alberto (2), Niko (3), Víctor (1), Borragan (1), Rasic (1p), Sevaljevic (7,2p) eta Meoki (5).

26 - Bartzelona Borges (15+11): Sjostrand, Iker Romero (3), Juanin Garcia (4,2p), Entrerrios (3), Sorhaindo (2), Noddesbo (1), Ugalde (2), Rocas (2), Igropulo (4), Rutenka (5), Jermenyr (-), Saubich (-) eta Ruiz (-).

Markagailua bost minuturo: 2-2, 4-5, 7-8, 10-10, 13-13 eta 16-15 (atsedenaldia). 17-17, 20-19, 21-20, 22-24, 24-25 eta 25-26 (amaiera).