Itxi

Eskubaloia

7.ena

Asobal Liga: Jardunaldi kaskarra San Antonio eta Arraterentzat

Erredakzioa

Ciudad Real (30-22) eta Torrevieja (28-24) taldeen aurka galdu zuten, hurrenez hurren. Gipuzkoarrak jaitsiera postuetan dira.

Amaya Sport San Antoniok ezin izan zuen Renovalia Ciudad Real taldea gainditu (30-22) Asobal Ligako zazpigarren jardunaldiko partidan.

Nafarrek aurkaria baino hobeto hasi zuten partida, baina minutuek aurrera egin ahala etxekoak nagusitu eta merezitako garaipena batu zuten. San Antonio zortzigarren dago sailkapen nagusian.

Fitxa teknikoa:

Ciudad Real (17+13): Hombrados eta Sterbik, (ps); Cañellas (4), Lazarov (7, 1p), Jurkiewicz (3), Chema Rodriguez (2), Viran Morros (1), Davis (3), Isaias Guardiola (1), Dinart (1), Alberto Entrerrios (1), Abalo (3) Julen Aginagalde (2) eta Roberto Garcia Parrondo (2, 1p).

San Antonio (13+9): Lucau eta Ristanovic (ps); Vargas (-), Gedeen Guardiola (3), Eloy Gonzalez (1), Crowley (-), Alberto Aguirrezabalaga (3), Niko Mindegia (6), Victor Alvarez (4, 1p), Santi Urdiales (-), Borragan (1), Rasic (1), Sevaljevic (1) eta Meoki (2).

Markagailua: 3-3, 7-5, 11-6, 13-10, 14-11 eta 17-13 (atsedenaldia) 19-15, 20-17, 23-17, 26-18, 29-20 eta 30-22 (amaiera)

Arratek ere porrota jaso zuen, Torreviejaren aurka (28-24). Partida parekatua izan zen eta etxekoek azken bost minutuetan utzi zuten erabakita. Hactor Tomas atezainaren geldiketak erabakigarriak izan ziren.

Gipuzkoarrak jaitsiera postuetan dira, garaipena bakarrarekin.

Fitxa teknikoa:

Torrevieja (12+16): Pejanovic, Rochel (3), Eillert (1), Pellitero (5), Novelle (4), Cuartero (9), Borja Fernandez (2) (hasierako taldea). Peciña (1), Simonet (2), Jimenez, Vieira (1), Hector Tomas (ps).

Arrate (11+13): Voncina, Sergio Cid (6), Beljanski (2), Berrios (2), Redei (4), Kurilenko (3), Petricevic (hasierako taldea) Petriceev (2) eta Tokic (5).

Markagailua: 2-2, 4-4. 6-6, 7-7, 11-9, 12-11 (atsedenaldia), 15-14, 15-16, 17-18, 21-21, 24-24 eta 28-24.