Itxi

Eskubaloia

Zortzigarren etapa

Asobal Liga: San Antonio eta Arrate, txanponaren bi aldeak

Erredakzioa

Nafarrek garrantzi handiko garaipena lortu zuten Reale Ademar Leonen aurka (34-24) eta eibartarrek, ordea, ezin izan zuten Cuatro Rayas Valladolid 25-28 mendean hartu.

Amaya Sport San Antoniok merezitako garaipena eskuratu zuen Reale Ademar Leonen aurka (34-24). Urrezko bi puntu eskuratu zituzten nafarrek Ligako talde handienetako baten aurka. Ristanovic bikain aritu zen atepean eta Humetek eta Nikok, bien artean, 19 gol sartu zituzten.

Fitxa teknikoa:

34 - Amaya Sport San Antonio (14+20): Ristanovic (Lucao, ps), Guardiola (3), Niko (8, 2p), Vargas (-), Meoki (1), Urdiales (-), Alberto (2), Sevaljevic (5, 1p), Humet (11), Eloy (1), Rasic (1) eta Crowley (2, 1p).

24 - Reale Ademar Leon (7+17): Losert (Alamo, ps), Carou (3), Buntic (4), Krivochlykov (-), Mikel Aguirrezabalaga (2), Stranovsky (3), Cutura (-), Costa (4), Montoro (-), Garcia Vega (3), Castresana (1), Chernov (-) eta Ortigosa (4).

Markagailua bost minuturo: 2-1, 5-2, 7-4, 10-5, 11-6, 14-7 (atsedenaldia). 18-10, 20-13, 24-16, 28-19, 31-21, 34-24 (amaiera).

Arratek porrota jaso zuen Cuatro Rayas Valladoliden kontra (28-25). Eibartarrek azken unera arte dena eman zuten, bainaz azkenean ez zuten saririk lortu.

Fitxa teknikoa:

25 - Arrate (8 eta 17) Voncina, Cid (1), Beljanski (3), Berrios (2), Redei (3), Kurilenko (6), Petricevic -hasierako taldea-, Moyua (ps), Petricheev (1), Szabó (6, 2 p.), Tokic (2), Sever (1), Iker Romero eta Alzaga.

28 - Cuatro Rayas Valladolid (16 eta 12) Sierra, Edu Fernandez (3), Tvedten (7), Rambo (2), Krivocapic (2), Joli (2, 1 p.), Davor Cutura (1) -hasierako taldea-, Svensson (ps.). Asier Antonio, Angel Romero, Gurbindo (3), Avila, Perales (6) eta Bilbija (2).

Markagailua bost minuturo: 0-3, 0-5, 4-7, 5-10, 7-14, 8-16 (atsedenaldia); 11-18, 14-19, 16-21, 19-24, 21-25 eta 25-28.