Itxi

Eskubaloia

ASOBAL Liga

Toledo-San Antonio, (25-25): Ezin azken sailkatuaren aurka irabazi

Erredakzioa

Intentsitate gutxiko partida izan da eta azken minutuetan soilik izan du emozioa.

Toledo Balonmano taldeak puntu bat eskuratu zuen Amaya Sport San Antonioren aurka 25-25 berdinduta. Toledo, azken sailkatua da.

Lehen zatia intentsitate gabekoa izan zen, etxekoak huts asko egin zituzten eta San Antonio aurretik iritsi zen atsedenaldira (10-12). Bigarren zatian indartsu kantxaratu ziren toledokoak eta partidako azken segundoetan San Antonioko jokalaria den Humetek lortu zuen berdinketaren gola.

Fitxa teknikoa:

(25) Toledo Balonmano: Marjanac (p), Eitutis (3), Strazdas (1), Stemolkas, Jabato, Svensson (1) eta Ivanovic (2) (hasierako zazpikoa); Fermin Ballesteros (ps), Quique Plaza (4), Baverud (1), Casado, Barbon (6), Pedro Fuentes (3) eta Angel Perez (4).

(25) Amaya Sport San Antonio: Lucau (a), Gedeón (5), Mindegía (3), Humet (4), Eloy (1), Rasic (10) eta Alberto (hasierako zazpikoa); Ristanovic (oa), Sevaljevic (1), Borragan, Vargas, Víctor Alvarez, Urdiales (1) eta Crowley.

Partzialak bost minuturo: 2-2, 2-5, 4-9, 6-10, 6-10, 10-12 (atsedenaldia); 13-14, 14-17, 19-18, 22-19, 24-21, 25-25 (amaiera).