Itxi

Eskubaloia

2011ko Suediako Munduko Kopa

Espainia-Suedia, (24-23): Brontzeko domina espainiarrentzat

Erredakzioa

Espainiako selekzioa sufritu egin behar izan du Munduko Txapelketako hirugarren postua eskuratzeko. Garaipen honekin Mundialean egin duten lan ona sarituta ikusi dute.

Espainiako eskubaloiko selekzioak brontzezko domina lortu du Munduko Txapelketan Suediari 24-23 irabazi ondoren hirugarren eta laugarren posturako lehiako partidan.

Norgehiagoka oso berdindua izan zen eta azken unera arte ez zen erabaki. Espainiako lan ugari egin behar izan zuen garaipena lortzeko. Azken minutuetan erabaki zen guztia eta bertan erabaki da guztia. Espainiak ondo jokatu dite azken minutu horiek eta hirugarren postua eskuratu du 24-23ko markagailu estuarekin.

Fitxa teknikoa:

23 - Suedia: Sjostrand; Ekberg (1), Carlen (4), Karlsson (1), Jernemyr (-), Kallman (6) eta Doder (2) –hasierako taldea- Andersson
(oa), Gustafsson (-), Lennartsson (-), Arrhenius (-), Larholm (5), Jakobsson (1), Larsson (), Petersen (-) eta Ekdahl du Rietz (3)

24 - Espainia: Sterbik; Rocas (-), Maqueda (1), Raul Entrerrios(2), Cañellas (2), Ugalde (1) eta Aguinagalde (4) –hasierako taldea- Hombrados (oa), Roberto García (2), Gurbindo (4), Chema Rodriguez
(-), Alberto Entrerrios (3), Romero (4, 1p), Morros (-), Juanin Garcia (1p) eta Garabaya (-).

Markagailua bost minuturo: 1-2, 3-4, 4-4, 6-5, 8-8 eta 11-11(Atsedenaldia) 14-12, 16-16, 17-19, 20-21, 21-22 eta 23-24 (Amaiera).