Itxi

kirolak

Realaren aurka galdu eta gero

Osasunak Camacho kargutik kendu eta Mendilibarrek zuzenduko du taldea

A.B.

Erredakzioa

Zaldibarrekoa izango da talde gorritxoaren entrenatzaile berria. Nafarrak jaistiera postuan daude.

Osasunak kargutik kendu zuen bart Jose Antonio Camacho entrenatzailea Anoetan Realaren aurka 1-0 galdu ondoren. Jose Luis Mendilibarrrek ordezkatuko du murtziarra.

Gorritxoak jaitsiera postuan daude Realaren aurka euskal derbia galdu eta Deportivok Vila-reali irabazi ondoren. Osasuna sailkapeneko 18. postuan da 23 jardunalditan 22 puntu lortu dituelarik. Camachorekin denboraldi honetan ez du etxteik kanpora partidarik irabazi eta salbazioa puntu bakarrera dago.

Jose Antonio Camacho ordezkatuko duen entrenatzailea Jose Luis Mendilibar izango da. Zalbibarrekoa Osasunako entrenatzaile berria bilakatuko da datozen orduotan. EITBk aurreratu zuen Mendilibar izango zela Osasunako entrenatzailea datorren denboraldian eta gauzak okertzen baziren taldearen kargu egingo zela lehenago.

Mendilibarrek Arratia taldean hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea 1994. urtean. Bi denboralditan Regional mailatik (Preferente maila tarteko) Hirugarren Mailara igo zuen talde arratiarra. Ondoren Lezamara joan zen Athleticeko kadete mailako taldea entrenatzera eta 1999tik 2001era arte Bilbao Athleticeko entrenatzailea izan zen. 2001-2002 denboraldia Aurrera Vitoria zuzendu zuen eta geroago Euskal Herritik kanpoko talde batera joatea erabaki zuen. Lanzarote zuzendu zuen 2002tik 2004. urtera arte talde kanariarra Bigarren Mailarako igoera play-offean sartuz. 2004-2005 denboraldian Eibar zuzendu zuen Bigarren Mailan eta Lehen Mailara igotzeko zorian izan ziren armaginak. Laugarren postuan geratu ziren azkenean. 2005ean Athleticek fitxatu zuen, baina ez zuen denboraldia bukatu talde zuri-gorrian. 2006tik 2010era arte Valladolideko entrenatzailea izan zen eta urte bete entrenatzen egon ondoren Osasuna zuzenduko du 2010-2011 denboraldiaren azken txanpan.