Itxi

Eskubaloia

Europako Errekopa

San Antoniok errenta ona lortu du Izvidac bosniarraren aurka (36-29)

Erredakzioa

Nafarrak 10 goleko abantaila izatera iritsi dira, baina partidako azken minutuetan ez dira fin ibili.

Amaya Sport San Antoniok Izvidac talde bosniarra gainditu du Errekopako final-zortzirenetako joaneko partidan (36-29). Errenta ona da nafarrek lortutakoa, baina 10ekoa izatera iritsi ziren.

Fitxa teknikoa:

36 - Amaya Sport San Antonio (18+18): Ristanovic (Lucau, ps), Gedeon (2), Humet (-), Victor (1), Crowley (6), Rasic (6, 4p), Alberto (7), Sevaljevic (4, 2p), Borragán (4), Niko (4), Vargas (-), Meoki (1) eta Eloy (1).

29 - HC Izvidac (16+13): Benjamin Buric (Bumbak, ps), Milicevic (3), Zeljic (4), Herceg (5), Colak (1), Peric (1), Senjamin Buric (4), Malinovic (1), Matic (1), Boras (1), Grbavac (-), Ilic (7, 1p), Dzeba (1) eta Milas (-).

Markagailua bost minuturo: 3-1, 7-5, 8-8, 10-9, 14-13, 18-16 (atsedenaldia). 21-19, 25-20, 28-22, 31-24, 34-25, 36-29 (amaiera).