Itxi

kirolak

Kiroljokoa

Reala, maila mantentzea ziurtatzera

Erredakzioa

Realak Malaga azken sailkatua hartuko du eta Athletic Coliseumeko madarikazioa apurtzen saiatuko da, oraindik ez baitu han irabazi. Binakakoan, finalerdietara pasako diren bikoteak erabakiko dira.

Liga amaitzeko hamar jardunaldi falta direlarik, Realak gero eta gertuago dauka Lehen Mailan mantentzea eta igandean azken sailkatua den Malagari irabaziz gero, aurrerapauso handia emango luke. Martin Lasarteren taldeak 3 jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe baina partidu honetarako iragarpenak bere alde ditu. Kiroljokoako apustulariek %48ko aukerak ematen dizkiote Realaren garaipenari eta %28 berdinketari.

Athleticek astelehenera arte itxaron beharko du Getaferen aurka jokatzeko. Zurigorriek, europar postuetan sendo, erronka polita dute aurrean: Coliseum Alfonso Perezetik 3 puntu ateratzea, bertan ez baitira inoiz irabazteko gai izan. Kiroljokoako apustulariek ez dute erraz ikusten, %32ko aukera bakarrik ematen diote eta Athleticen garaipenari.

Finalerdietara

Binakako Txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia eta bakarrik bikote bat sailkatuta (Xala-Barriola) eta beste bat kanpoan (Olaizola I-Beloki, Arretxe II-Ibai Zabalak ordeztuta). Asteburuko partidu guztietan finalerdietarako sailkapena izango da jokoan eta Kiroljokoan nabarmentzen den partidua igandean Eibarren jokatuko den Xala-Barriola eta Bengoetxea VI-Albisuren artekoa da. Patxi Ruizen baja baieztatuta, Xala-Barriola bikotearen aldekoak dira iragarpenak baina Leitzakoa zalantzan da azken momentura arte. Jokatzen ez badu, bere aurkariek aukera gehiago izango dituzte
beharrezko puntuak lortzeko, baina momentuz, Kiroljokoaren apustuek %80ko aukerak ematen dizkiote Xala-Barriolari partidua irabazteko.