kirolak
Realeko jokalari ohia
Demetradzeri sei urteko kartzela zigorra ezarri diote
Erredakzioa
Aurrelaria iaz atxilotu zuten beste bi pertsonarekin batera ezezagun bati 40.700 dólar ordaintzera behartzeagatik. Dirudienez legez kanpoko apustu-etxe baten galdu zuen diru kopuru hura.
-
Gueorgui Demetradze, Realeko jokalari ohia. Argazkia: EFE
Gueorgui Demetradze Realeko jokalari ohia sei urteko kartzela zigorrera kondenatu du gaur Tifiliseko Hiriko Auzitegiak estortsioagatik.
Aurrelaria iaz atxilotu zuten (Georgiako Lehen Mailako Spartakeko jokalaria zenean) beste bi pertsonarekin batera. Ezezagun bat mehatxatu zuten 40.700 dolar ordaintzeko. Dirudienez, mehatxatuak diru kopuru hori galdu zuen legez kanpo apustu-etxe baten. Hala eman du jakitera Barne Ministerioa.
34 urteko Demetradze errugabe deklaratu zen eta sententziaren aurrean helegitea aurkeztuko dutela baieztatu zuen bere abokatuak.
Georgiako, Errusiako, Ukrainako, Azerbaiyango, Espainiako, Israelgo eta Holandako taldeetan jokatu zuen Georgiako, Ukrainako eta Errusiako ligetan golegile onena izan zelarik.
Realak 2000. urtean fitxatu zuen Demetradze Dynamo Kiev taldetik. 2002an Alania Vladikavkaz taldera itzuli zen aurreko denboraldian Realak Lokomotivera utzita bidali eta gero.