Eskubaloia
Egundoko balentria
Itxako Reyno de Navarrak Txapeldunen Ligako finala jokatuko du
Erredakzioa
Talde nafarrak berdinketa eskuratu zuen Gyoriren aurka finalerdietako itzuliko partidan eta aurrenekoz sailkatu da final handirako. Finalean Larvik talde norvegiarra izango du aurkari.
Itxako Reyno de Navarra Txapeldunen&' || 'nbsp;Liga jokatzeko sailkatu da bere historian aurrenekoz.&' || 'nbsp;Hungarian&' || 'nbsp;Gyoriren aurka berdinketa lortu ondoren eskuratu dute sailkapena, joanekoan bost goleko errentarekin irabazi baitzuten Ambros Martinen jokalariak.
Gyoriren aurkako itzuliko partida ondo jokatu zuten nafarrak, une oro joanekoan lortutako errenta ezin hobeto kudeatuta. Itxakok Larvik norvegiarraren aurka jokatuko du&' || 'nbsp;Txapeldunen&' || 'nbsp;Ligako finala.
Fitxa teknikoa:
24 - Gyori (10+14): Haraldsen (Palinger, ps); Verten (2), Mravikova (2), Bradeanu (1p), Amorín (2), Hornyak (4) Spiridon (-), Gorbicz (8,4p), Kovacsics (2), Mayer (1) eta Gros (2).
24 - Itxako Reyno de Navarra (12+12): Navarro (Stefani, ps); Barnó (-), Pinedo (1), Martín (-), Turey (3,1p), Fernández (1), Egózkue (1), Aguilar (3), Tervel (-), Soit (2,1p), Barbosa (5), Pena (1) eta Alonso (7,3p).
Markagailua bost minutuero: 1-1, 2-2, 3-4, 4-7, 7-8 eta 10-12 (atsedenaldia). 12-13, 13-15, 16-19, 19-20, 21-21 eta 24-24 (amaiera).