Itxi

kirolak

Kiroljokoa

Reala, Bartzelona handitu baten aurka puntuak ateratzera

Erredakzioa

Txuriurdinak moral handiarekin datorren Barça hartuko dute, Championseko finalerdietam Real Madrili irabazi ostean. Athleticek datorren denboraldian Europan egotea ziurtatzeko borrokan jarraituko du.

Bartzelona beti da aurkari zaila baina Championseko finalerdietako joanekoan Real Madrili sartutako 0-2aren ondoren, Guardiolaren mutilak handituta iritsiko dira Anoetara, beraz, Realak bereak eta bi egin beharko ditu larunbatean puntuak lortzeko. Kiroljokoako apustuek horrela diote ere, izan ere apustularien %12a Lasarteren garaipenaren aldekoa da eta %18a berdinketaren aldekoa.

Athleticek astelehenean Espanyolen aurka jokatuko du, talde kataluniarra Europa Leagueko postuetako borrokan behin-betiko alde batera uzteko. Caparros eta bere mutilek garaipena lortzen badute europar txapelketarako txartela ia ziurtatuta izango dute, eta Championsari begira jarri daitezke ere. Kiroljokoako apustulariek oso parekatuta ikusten dute norgehiagoka: %35k Athleticen garaipenaren alde egiten du eta %30ak berdinketa aurreikusten du.

Eskuz Banakako txapelketa

Asteburu honetan lehiaketaren bigarren jardunaldia jokatuko da eta buruz burukoaren pilotari handietako batzuk jokoan sartuko dira, hala nola, Olaizola eta Gonzalez. Ostiralean jokatuko da norgehiagoka interesgarriena Azkainen: Idoate, txapelketako sorpresa izaten ari dena, Gonzalezekin neurtuko da eta baditu bere aukerak garaipena lortzeko. Kiroljokoako apustularien %40ak uste du Idoatek irabaziko duela.