Itxi

Eskubaloia

Finaleko joanekoa

Champions League: Itxakok Larviken erasoari aurre egin dio (23-21)

Erredakzioa

Norvegiako taldeak bi goleko errentarekin irabazi du finaleko joanekoan eta den-dena Iruñan erabakiko da gaur zortzi.

Itxako&' || 'nbsp;Reyno de Navarrak Larvik talde norvegiarraren sendotasunari aurre egin dio&' || 'nbsp;Txapeldunen&' || 'nbsp;Ligako finalaren joaneko partidan.&' || 'nbsp;Hala ere, nafarrek bi goleko desabantailari buelta eman beharko diote gaur zortzi jokatuko den itzuliko partidan, joaneko honetan galdu egin baitute (23-21).

Nafarroako taldea nagusi izan da lehenengo zatian eta atsedenaldira gol bateko errentarekin heldu dira (8-9).&' || 'nbsp;Bigarrenean Larsen-Loke bikotearen eskutik Norvegiako taldeak presio handiagoa egin du eta lau goleko errenta hartu du 10 minuturen faltan.&' || 'nbsp;Itxakok ez du etsi eta emaitza itxaropentsua lortu du.

Fitxa teknikoa:

23 - Larvik (8+15): Leganger (Rantala, ps), Larsen (8, 1p), Sulland (-), Hammerseng (2), Johansen (1), Breivang (-), Loke (6, 2p), Riegelhuth (3, 1p) eta&' || 'nbsp; Nora Mork (3).

21 - Itxako Reyno de Navarra (9+12): Navarro (Stefani, ps), Barbosa (4), Turey (3, 1p), Barnó (-), Soit (2), Martín (5, 3p), Begoña Fernández (3), Pinedo (-), Pena (3), Macarena Aguilar (-), Alonso (1) eta Egozkue (-).

Markagailua bost minutuero: 1-1, 1-3, 4-5, 5-6, 7-7, 8-9 (atsedenaldia). 10-10, 14-12, 16-14, 19-15, 21-19, 23-21 (amaiera).