Itxi

Eskubaloia

Eskubaloia

Arratek mailari eutsi dio Amaya Sporten garaipenari esker

A.B.

Erredakzioa

Eibartarrek 35-25 galdu dute Cuencaren aurka, baina San Antoniok 34-28 irabazi dio Toledori eta horrek salbazio matematikoa eman die gipuzkoarrei.

Arratek beste urte bete emango du Asobal Ligan. Eibartarrek 35-25 galdu zuten Cuenca 2016 taldearen aurka, baina Toledok Amaya Sporten aurka galdu zuenez matematikoki salbazioa lortu du. Toledo zen jaistierako lehia horretan Arrate harrapatu zezakeen talde bakarra. Horrenbestez, salbazioa lortu du Arratek.

Amaya Sport San Antoniok 34-28 irabazi zion Toledori eta nafarrak zazpigarren postuan daude sailkapenean. Liga bukatzeko bi jardunaldi geratzen dira eta FC Barcelona Borges izendatu da txapeldun Reale Ademar Leoni 28-27 irabazita.