Itxi

kirolak

Gaur jakingo da

UEFAk bost partidako zigorra ezar diezaioke Busquetsi arrazismoagatik

A.B.

Erredakzioa

Rac-1 irrati katalanak ziurtatu du Bartzelonak badakiela UEFAren erabakia eta alegazioak prestatzen ari da talde balugrana. Txapeldunen Ligako finala gal dezake Barçako erdilariak.

Rac-1 irrati katalanak adierazi du UEFAk bost partidako zigorra ezar diezaiokela Sergio Busquets Bartzelonako jokalariari irain arrazistengatik. Rac-1k dio Bartzelonak badakiela zein izango den UEFAren erabakia eta errekurtsoa aurkeztuko omen du klub blaugranak.

Txapeldunen Ligako finalerdietako Real Madril-Bartzelona partidan Busquetsek ''tximino'' deitu zion Marcelori eta UEFAk irudi horiek aztertu ditu.

Finala Manchester Unitedek eta Bartzelonak jokatuko dute maiatzaren 28an Wembleyn eta Busquetsek finala gal dezake.