Itxi

Motorra

Azken agurra

Simoncelliren hilotza Italian da

ERREDAKZIOA

Marco Simoncelli moto gidari italiarraren gorpuzkia Italian dago azken agurra emateko.

00:21
Marco Simoncelli pilotuaren erorketaren irudiak

Joan den igandean hil zen Marco Simoncelli moto gidaria Malaysiako Sari Nagusian. Colin Edwards estatubatuarra eta Valentino Rossi italiarra bere gainetik pasatu ziren. Gidaria hegazkinez iritsi da Italiara autopsia egin ostean.

Hainbat jarraitzaile eta lagun hurbildu dira aireportura eta Zerraldoa txalo artean hartu dute 24 urteko moto gidariari agur esateko. Gianni Petrucci, Italiako Olinpiar Batzordeko presidentea, bertan egon da Simoncelliren aitari kirol munduko tristura eta dolumina adierazteko.

Ostegunean familiartekoek hileta-elizkizuna egingo dute pribatuan.