Motorra
Moto3ko mailan
Laglisse, Efren Vazquezen talde berria
Erredakzioa
Helburuei buruz honakoa esan du: "Etapa berri bat da eta aldaketa egongo da taldean zein mailan beraz, oraingoz, zalantza asko daude".
-
Efren Vazquezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Efren Vazquezek Laglisse taldean korrituko du datorren urtean. Hainbat aukera aztertu ondoren, Jaime Fernandez Aviles taldeari baietz esan dio bilbotarrak.
Gauzak horrela, eta pilotuaren prentsa departamenduak esandakoaren arabera, hurrengo urtean bere seigarren Munduko Txapelketari egingo dio aurre Efrenek moto3ko mailan (125cc mailaren ordezkoa), Honda batekin.
Helburuei buruz honakoa esan du: "Etapa berri bat da eta aldaketa egongo da taldean zein mailan beraz, oraingoz, zalantza asko daude".