Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Nadalek Federer gainditu eta bigarren finala jokatuko du Australian

Erredakzioa

Txapelketako neurketarik onena egin du Espainiako tenislariak Rod Laver Arenan eta Gran Slameko bere laugarren finala jarraian jokatuko du.

  • Rafa Nadal Espainiako tenislaria. Argazkia: EFE

    Rafa Nadal Espainiako tenislaria. Argazkia: EFE

Rafael Nadal Espainiako tenislariak Australiako Irekiaren finala jokatuko du Roger Federer suitzarra finalerdietan mendean hartu eta gero. Bien arteko 27. norgehiagoka zen gaurkoa eta Mallorcako txapeldunak berriz irabazi dio Federeri 6-7 (5), 6-2, 7-6 (5) y 6-4. Neurketak hiru ordu eta 42 minutuko iraupena izan du eta zoragarria izan da.

Gaur 'Australiako Eguna' da, baina azkenean 'Nadalen Eguna' ospatu dute australiarrek. Txapelketako neurketarik onena egin du Espainiako tenislariak Rod Laver Arenan eta Gran Slameko bere laugarren finala jarraian jokatuko du. Federerek eta Nadalek hamar aldiz jokatu dute elkarren aurka txapelketa handietan eta Mallorcako tenislariak zortzi garaipen lortu ditu gaurkoarekin.