Itxi

kirolak

Bi urtez

Ane Santestebanek kontratua berritu du BikeExchange taldearekin

EITB Media

Euskal txirrindulariak bi urtez berritu du kontratua Australiako taldearekin. Errenteriakoa pozik azaldu da BixeExchangen jarraituko duelako.

  • Ane Santesteban

    Ane Santesteban, BikeExchange taldeko txirrindularia. Argazkia: @GreenEDGEteam

Ane Santestebanek bi urtez berritu du kontratua BikeExchange taldearekin. Astearte honetan jakinarazi du Australiako taldeak euskal txirrindulariaren kontratu berritzea. Errenteriakoa, pozik azaldu da.

"Oso pozik nago GreenEDGE familian jarraituko dudalako. Etxean bezala sentitzen naiz talde honetan. Nire denboraldia ona izan zela uste dut, urtearen amaieran hobera egin nuelarik. Taldearekin batera aurrera egiteko eta zer lortu genezakeen jakiteko gogoz nago", adierazi du Santestebanek.

BikeExchange taldearekin lan ona egin du Ane Santestebanek: Espainiako Txapelketan bigarren izan zen, ibilbide menditsuetako lasterketetan eta etapetan maila ona eman zuen eta Ardecheko Itzulia sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu zuen.