Itxi

kirolak

Kronologia

Nola ari zaie eragiten covid-19a euskal talde eta kirolariei 2022an?

EITB MEDIA

Koronabirusak eragindako positiboek eragina dute gure kirolarien lehiaketen ohiko funtzionamenduan.

  • Koronabirusaren eraginak euskal kirolean 2022. urtean.

    Koronabirusaren eraginak euskal kirolean 2022. urtean.

Covid-19aren aldaera berriak eragiten ari diren positiboen olatuak ondorio zuzena izaten ari dira kirol-lehiaketen ohiko funtzionamenduan, partidak atzeratu eta txapelketak bertan behera geratzen ari baitira.

Honako hau da koronabirusa 2022an euskal talde eta kirolarien artean eragiten ari den ondorioen kronologia:

Otsailak 12:

> Ander Capa Athleticeko atzelariak, denboraldi honetan orain arte elastiko zuri-gorriarekin jolasteko aukerarik izan ez duenak, positibo eman du larunbat honetan Bilboko taldean egin dituzten antigeno probetan.

Otsailak 10:

> Oscar de Marcosek positibo eman du covid-19an eta ezingo du Athleticekin jokatu Valentziaren aurkako Errege Kopako finalerdietako joaneko partida

Otsailak 8:

> Alex Petxarroman Athleticeko jokalariak positibo eman du antigenoen probetan eta, ondorioz, baja izango da ostegunean San Mamesen talde zuri-gorriak Valentziaren aurka jokatuko duen Kopako finalerdiko joaneko partidan.

Otsailak 3:

> Araski taldeko bi kidek positibo eman dute covid-19an. Hala ere, Valentziaren aurkako partida atzeratua jokatu egingo da otsailaren 4an, ostiralean, Mendizorrotzako (Gasteiz) kiroldegian.

Urtarrilak 28

> Iker Muniain entrenamenduetara itzuli da ostiral honetan, aurreko astean covid-19arekin positibo eman ostean, eta, itxura guztien arabera, Athleticeko kapitaina prest egongo da ostegunean zuri-gorriek Real Madrilen aurka jokatuko duten Errege Kopako partidarako.

> Beste positibo bat Araskin. Kutxabank Araskik ostiral honetan iragarri duenez, azken orduetan beste koronabirus kasu bat antzeman dute taldean. Kutsatutako pertsona bakartuta dago bere etxean eta osasun-egoera onean, klubetik azaldu dutenez. Gainerako taldekideak negatibo eman dute testetan.

Momentuz, positibo hori gorabehera, larunbat honetarako aurreikusita zegoen Leganesen aurkako neurketak bere horretan jarraituko du.

Urtarrilak 27

> Tadas Sedekerskis Bitci Baskoniako jokalariak ezingo du Atenasera bidaiatu ostiral honetan Panathinaikosen aurka jokatzeko, Euroligako norgehiagokaren aurretik egindako proben ostean positibo eman baitu koronabirusean.

Hala, Baskoniak hiru jokalari ditu orain jokatu ezinda covi-19az kutsatuta daudelako. Alec Peters eta Arturs Kurucs dira gainerako biak.

> Positibo bat Bilbao Basketen. Surne Bilbao Basketek baieztatu duenez, covid positibo bat atzeman du taldeko jokalarien artean, baina ez du jakitera eman nor den.

Urtarrilak 26

> Oier Sanjurjo, positibo. Oier Sanjurjo Osasunako kapitainak positibo eman du antigenoen test batean, eta, ondorioz, 35 urteko erdilaria asteazkenean ezin izan da Jagoba Arrasateren aginduetara entrenatu.

Iruñeko taldeak entrenamendua egin du Alavesen aurka Sadarren jokatuko duen lagunarteko partidaren bezperan. Gorritxoek Granadaren aurkako garaipenean utzitako sentsazio onak luzatzea izango dute helburu. Ezustekorik ezean, Oier ez da deialdian sartuko.

Urtarrilak 25

> Endesa Ligako 15. jardunaldiko Lointek Gernika Bizkaia - AE Sedis Basket partida otsailaren 12ra (18:00) atzeratu dute covid-19aren ondorioz. Norgehiagoka urtarrilaren 26an jokatzeko aurreikusita zegoen.

Urtarrilak 23

> Arturs Kurucs Bitci Baskoniako jokalariak positibo eman du covid-19an ligan San Pablo Burgosen aurkako partidaren atarian egindako PCR probetan. Ondorioz, Kurucsek ez du neurketa jokatuko.

Urtarrilak 22

Iker Muniain Athleticeko kapitainak positibo eman du covid-19an, eta, ondorioz, ezingo du zuri-gorriek igandean Rayoren aurka jokatuko duten ligako partidan parte hartu.

Urtarrilak 19

> Cadi la Seu eta Lointek Gernikaren arteko partida, Endesa Ligako 15. jardunaldiari dagokiona, urtarrilaren 26an jokatuko dute azkenean, 20:00etan.

> Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak positibo eman du covid-19a atzemateko proban.

Urtarrilak 18

> Atzeratu egin dute Lointek Gernika eta Leganesen arteko partida, Endesa Ligako 14. jardunaldikoa, Madrilgo taldean agertutako positiboengatik.

Urtarrilak 17

> Euroligako 20. jardunaldiari dagokion Bitci Baskonia - Anadolu Efes partida martxoaren 8an (asteartea) jokatuko da. Arabako taldearen eta Turkiakoaren arteko neurketa urtarrilaren 11rako aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin zen Baskonian atzeman zen covid-19aren agerraldiarengatik.

Urtarrilak 15

> Primera Iberdrola ligan Realak eta Bartzelonak igandean, Zubietan, jokatu behar zuten partida atzeratu egin dute, Donostiako taldean positiboak atzeman baitituzte. Lehiaketa Batzordeko epaileak atzeratzeko erabakia konfirmatu du, eta partida jokatzeko data berria adostu beharko dute orain.

Urtarrilak 14

> Atzeratu egin da Bera Berak igande honetan Cicar Lanzarote Zonzamasen aurka jokatu behar zuen partida, Kanarietako taldean atzemandako positiboen ondorioz. Guerreras Iberdrola Ligako 11. jardunaldiari zegokion neurketa zen.

> Kutxabank Araski - Bembibre neurketa ez da larunbat honetan jokatuko, Leongo taldean koronabirus kasuak atzeman dituztelako. Emakumezkoen Endesa Ligako 17. jardunaldiari zegokion neurketa zen.

Urtarrilak 13

> Surne Bilbao Basketeko beste jokalari batek positibo eman du covid-19an. Bilboko taldeak argitaratutako ohar baten arabera, "gainerako jokalariei beste PCR proba bat egin zaie gaur", osteguna.

> Larunbat honetan, urtarrilaren 15ean, jokatzekoa zen Lointek Gernika-Tenerife partida atzeratu egin dute, Kanarietako taldean agertutako positiboen eraginez.

> Jagoba Arrasate bueltan da Osasunako entrenamenduak zuzentzera, covid-19a gainditu ostean.

Urtarrilak 12

> Jagoba Arrasate Osasunaren entrenamenduak zuzentzera bueltatuko da ostegunetik aurrera. Berriatuko teknikariak (urtarrilaren 3tik dago Taxoaretik urrun) covid-19a atzemateko hiru proba gainditu ditu emaitza negatiboa emanda.

Urtarrilak 9

> Deportivo Alavesek bi positibo atzeman ditu igandean egindako mediku probetan, eta ez dira egongo Athletic Cluben aurkako partidan. Jokalarien izenak ez dituzte eman.

Urtarrilak 8

> Bertan behera geratu da Bitci Baskonia – Anadolu Efes Euroligako neurketa

Bitci Baskoniaren eta Anadolu Efesen arteko partida, Euroligako 20. jardunaldiari dagokiona eta urtarrilaren 11rako programatuta zegoena, bertan behera geratu da Gasteizko taldean koronabirus positibo gehiago agertu direlako, gaur egindako PCR proben ostean.

Urtarrilak 7

> Surne Bilbao Basket - Unicaja, Endesa Ligan atzeratutako 15. jardunaldiko partida, asteazkenean, urtarrilak 12, jokatuko da, 20:00etatik aurrera.

> SPAR Gran Canaria eta Lointek Gernika taldeek igandean jokatu behar zuten ligako partida atzeratu egin dute, positiboengatik.

Urtarrilak 6:

> Araskik igandean UNI Gironaren aurka jokatu behar zuen partida bertan behera geratu da, Kataluniako taldean beste bi positibo hauteman ostean.

Urtarrilak 5:

> Breogan – Baskonia partida atzeratu dute, Gasteizko taldearen kasu positiboengatik

Bitci Baskoniako jokalarien artean atzemandako koronabirus kasu positiboen ondorioz, atzeratu egin behar izan dute igande honetan Rio Breogan eta Gasteizko taldearen arteko Endesa Ligako norgehiagoka.

Baskoniari jarraian atzeraten dioten hirugarren partida da, Endesa Ligako Hereda San Pablo Burgosen eta Euroligako Makabi Tel-Aviven aurkako neurketen ostean.

> IDK Euskotren - Valentzia atzeratu egin da, bisitarien kutsatzeengatik

Valentzia Basketek eta IDK Euskotrenek igande honetan Donostiako taldearen kantxan jokatu behar zuten partida, emakumezkoen ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokiona, atzeratu egin behar izan da, Valentziako taldearen covid-19 kasuen aurrean.

>  Positibo gehiago atzeman dituzte Bilbao Basketen, baina oraingoz eutsi egin diote Andorraren aurkako partidari

Surne Bilbao Basketek hiru positibo berri atzeman ditu bere lehen taldean, bi jokalarirenak tartean, baina, momentuz, horrek ez du ekarri larunbatean, Miribillan, 19:15ean, Bilboko taldeak eta MoraBanc Andorrak jokatu beharreko norgehiagoka bertan behera uztea.

"Aste honetan egindako covid probetan hiru positibo berri detektatu dira, bi jokalarirenak tartean. Kaltetuak isolatuta eta egoera onean daude", jakinarazi du Bilbao Basketek, baina ez ditu kutsatuen izenak jakinarazi.

> Athleticekeko covid positiboek kutsadura gainditu dute, eta gertu dira Kopan Mantxa Realen aurka aritzeko

Athleticek covid-19agatik isolatuta zituen bajak (lau futbolari eta Marcelino Garcia Toral entrenatzailea) berreskuratu ditu, eta Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketan Atletico Mancha Reali bisita egiteko moduan izango dira, Bilboko taldeak jakitera eman duenez.

Horrela, Marcelino aulkian egongo da, eta Asturiako entrenatzaileak Oier Zarraga, Unai Nuñez, Iñigo Lekue eta Raul Garcia erabilgarri izango ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena