Itxi

kirolak

Zigorrak

Euskadik 50.000 euroko isunak jarri ahal izango ditu dopinagatik

Erredakzioa

Dopinaren aurka borroka egiteko aurreneko lege autonomikoa onartu du Eusko Legebiltzarrak. Kirol federatu zein federatugabean dopina zigortuko du araudiak.

  • Argazkia: EITB

    Argazkia: EITB

Dopinaren aurka borroka egiteko aurreneko lege autonomikoa onartu du Eusko Legebiltzarrak. Horrela, dopina erabiltzen duten kirolariak zigortu ahal izango ditu Euskal Autonomi Erkidegoak. 50.000 euroko zigorrak aurrikusten ditu legediak eta proba federatugabeetan kontrolak egiteko aukera ezartzen du.

Legea gaur onartu dute Gasteizko Ganberan eta araudiak alderdi guztien babesa jaso du, baina atal batzuetan zenbait alderdi abstenitu dira.

Orain arte Euskadik ezin zuen dopina isunekin zigortu, gaiaren inguruko garapen legalik ez zegoelako. 14/1998 Legeak dopinean ezarritako ildoak moldatzen ditu arau berriak eta Euskadiri marko juridiko bat ematen dio.

Kirol federatugabea

Kirol federatu zein federatugabean dopina zigortuko du araudiak. Hala ere, kirol ez-federatuaren kasuan araudia ez da hain zorrotza izango.

Dopin substantziak banatzeagatik edo kontsumitzeagatik 3.000-12.000 euroko isunak aurrikusten ditu legeak. Era berean ,dopin substantziak saltzen eta banatzen dituzten kirol zentroak zigortuko ditu araudiak. Kirol kluben eta medikuen kasuan zigor gogorragoak ezartzen ditu legeak. Horrela, dopina adingabe bati eragiten baldin badio, 50.000 euroko isunak ezartzeko aukera aurrikusten du araudiak.