Arrauna
KAE-1 Liga
Oriok Elantxobeko Ikurrina aise irabazi du
Erredakzioa
Denboraldiko aurreneko estropada irabazi du Gipuzkoako traineruak Busturialdearen eta Santurtziren aurretik. Oriok argi utzi du KAE-1 Liga irabazteko faborito nagusia dela.
Oriok erakustaldia eman du denboraldiko aurreneko estropadan eta aurkari guztiak aise gainditu ditu. Gipuzkoako traineruak argi utzi du KAE-1 Liga irabazteko faborito nagusia dela. Bigarren sailkatua Busturialdea-Elantxobe izan da 22 sgeundora, eta hirugarren Santurtzi 26 segundora. Lekittarrak laugarren postua lortu du.
Santoñako ontzia estropadako azkenengo sailkatua izan da Hondarribiaren eta Zarautzen aurretik.
Elantxobeko XXV. Ikurrina eta sailkapen nagusia:
1º ORIO-BABYAUTO 19:46.83 12 puntu
2º Busturialdea - Elantxobe 20:08.62 11
3º Santurtzi - Iberdrola 20:12.51 10
4º Lekittarra - BM 20:12.60 9
5º CR Camargo 20:29.01 8
6º Ondarroa A.E. 20:33.40 7
7º Donostiarra 20:37.79 6
8º Deusto-Tecuni-Bilbao 20:45.43 5
9º Getaria 20:47.41 4
10º Zarautz - Inmobiliaria Orio 20:47.59 3
11º Hondarribia - Orsa 20:53.91 2
12º Santoña CR 21:14.27 1