kirolak
69 urte zituela
Iñaki Gorostidi Astigarraga hil da
EITB Media
Iñaki harri-jasotzaile ohia eta harri-artisaua zen, eta hil egin da, 69 urte zituela.
-
Iñaki Gorostidi Astigarraga. Argazkia: EITB Media
Iñaki Gorostidi Astigarraga hil da, 69 urte zituela, 2025eko urtarrilaren 21ean. Herri Kirolen munduan ezaguna da, harri-jasotzaile ohia eta harri-artisaua baitzen.
1982an esku batekin bi aldiz altxatu zuen 185 kiloko harri zilindriko zaharra, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bere harri-jasotzaile ibilbideko lorpen handiena izan zen Beotibarrekoa.
Horrez gain, harri-artisaua ere bazen. Azken urteak piezak egiten eman zituen, eta harri-jasotzearen munduan oso ezagunak dira Gorostidi harriak.
Harri-jasotzaileen zein Herri Kirolen munduan aztarna utzi du Iñaki Gorostidi Astigarragak.