Arrauna
San Miguel Liga
Juan Mari Etxabek ez du jarraituko Urdaibaiko entrenatzaile karguan
Erredakzioa
Hala jakinarazi dio taldeak oiartzuarrari. Josu Zabalondo presidentea Etxabek jarraitzearen aldekoa zen, baina Zuzendaritza Batzordeak, gehiengoaren bitartez hartu du erabakia.
-
Juan Mari Etxabe. Argazkia: EITB
Josu Zabalondo Urdaibaiko presidentea, jarraipenaren aldekoa zen. Juan Mari Etxaberen lanarekin pozik zegoen presidentea, baina Zabalondok aitortu bezala, “erabakia Zuzendaritza Batzordea osatzen dutenen gehiengoaren bitartez” hartu da.
Urdaibaik ez ditu argitu Etxabe kargutik kentzeko arrazoiak, eta horrek, zurrumurruei bide eman die. Entrenatzaileak jarraituz gero, hainbat arraunlarik taldea uzteko asmoa zutela esan da, baina Juan Mari Etxabek berak, zurrumurru hauek ezeztatu ditu.