Arrauna
San Miguel Liga
'Garru'k ordezkatuko du Salsamendi Astilleroko entrenatzaile karguan
Erredakzioa
Jon Salsamendik hartu du astilleron ez jarraitzearen erabakia, eta Urdaibaiko entrenatzaile bilakatu daiteke. Harrobiarekin lanean ibili den Jose Antonio Crucesek ordezkatuko du karguan.
-
Jon Salsamendi. Argazkia: EITB
San Miguel Ligako hainbat taldek entrenatzailea aldatuko dute datorren denboraldirako, eta Astillero horietako bat izango da. Jon Salsamendik ez du talde kantabriarrean jarraituko, eta Jose Antonio Cruces ‘Garru’k zuzenduko du taldea datorren denboraldian.
Salsamendik berak hartu du Astilleron ez jarraitzearen erabakia. Talde kantabriarrak arazo ekonomikoak ditu, eta ez du kirol proiektu interesgarri bat eskaintzen. Salsamendi talde bila dabil datorren denboraldirako, eta Urdaibaiko entrenatzailea izatetik gertu egon daiteke.
Jose Antonio Cruces ‘Garru’ izango da Salsamendiren ordezkoa. Azken urteetan beheko mailekin, harrobiarekin lanean ibilitakoa da. Etxeko gizon baten aldeko apustua egin du Astillerok.