Itxi

kirolak

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bilbao Basket txapeldun, greba Bridgestone Basaurin eta 'Bakearen aldeko oihua' Gernikan

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Bilbao Basket, FIBA Europa Kopako txapeldun

    Bilbao Basket, FIBA Europa Kopako txapeldun. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bilbao Basket, txapeldun: Bilbao Basketek FIBA Europe Cup txapelketa irabazi du; izan ere, PAOK Salonikaren aurkako finaleko itzuliko neurketa bi puntuko aldearekin galdu du soilik (84-82), eta hori nahikoa izan du Miribillako joaneko partidatik zekarren zazpi puntuko altxorra (72-65) baliatu eta bere historiako lehen titulua bereganatzeko. Omenaldi ekitaldiak ostiralean egingo dituzte Bilbon, aita santuaren heriotzak eragindako doluak eragotzi egiten baitu gisa horretako ospakizunak egitea. 

- Greba Bridgestone Basaurin: Basauriko Bridgestone lantegiko beharginek greba ziklo berri bati ekingo diote; izan ere, langileen ordezkariek lanuzteak deitu dituzte apirilaren 24, 25 eta 26rako, aurreko grebetan lantegietako ekoizpena gelditzea lortu ostean. Halaber, enpresa batzordeak bilera egingo du zuzendaritzarekin (10:30ean). ilera horretan, hasiera batean, enpresak "legea aurkeztera behartzen duen" beharginak birkokatzeko egitasmoa aurkeztea espero dute.

- "Bakearen aldeko oihua" Gernikan: Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenaren testuinguruan, Nazio Batuen Erakundeak "Bakearen eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzearen aldeko oihua" aurkeztuko du, 16:00etan, Gernikan.