kirolak
Errege Kopa
Bidasoa Irunek luzapenean galdu du Kopako finala jokatzeko txartela
Agentziak | EITB Media
Bidasoa Irun eta Ademar Leonen arteko finalerdia oso lehiatua izan da, eta luzapeneko azken minutuan erabaki da kanpotarren alde (34-35). Horrenbestez, Leongo taldeak jokatuko du Kopako finala Barçaren aurka igandean.
-
Bidasoa Irunek galdu egin du Ademar Leonen aurkako finalaurrekoa. EFE
Bidasoa Irunek 34-35 galdu du Ademar Leonen aurka gaur, Artalekun, jokatu duen Errege Kopako finalaurrekoa, eta, horrenbestez, Leongo taldea izango da Bartzelonaren aurkaria igandeko final handian.
Partida oso parekatua eta borrokatua izan da, hasieratik bukaeraraino. Talde batek ere ez du lortu markagailuan abantaila nahikoa hartzea, etxekoak atsedenaldira aurretik joan badira ere (17-14).
Bigarren zatian, kanpotarrek norgehiagoka berdindu dute, eta horrela iritsi dira azken hondarrera. 29-29 sartu dira azken minutuan, eta Gorka Nietok penaltiz sartu du garaipenaren gola izan zitekeena, baina partida bukatzeko 17 segundo falta zirenean, Miñambresek gola egin du, eta luzapena behartu du horrela.
Luzapenean ere, Bidasoa Irunek dena eman du, azken segundoraino, baina 34-35 galdu du azkenean.
Horrela, Artalekun jokatuko den Errege Kopako finalik gabe geratu da, eta agur esan dio denboraldiari.
FITXA TEKNIKOA
34 – Bidasoa Irun: Leo Maciel, Skrzyniarz (atezainak), Furundarena, Esteban Salinas (3), Rodrigo Salinas (2), Mujika (4), Cavero (3, 2 penaltiz), Asier Nieto (5), Dariel García (2), Matheus, Iribar (1), Gorka Nieto (8, 2 penaltiz), Zabala (2), Jevtic, Gey-Emparan (3), Boskos (1), Furundarena.
35 - Ademar Leon: Alvaro Perez, Saeid, Peñacoba; Linqvist (3), Miñambres (8), Carlos Alvarez (3, 2 penaltiz), Wasiak (1 penaltiz), Dario Sanz (5), Adrian Fernandez (2), Alberto Martin, Rozada, Zapico, Marawan (3), Edu Fernandez (7), Rodrigo Benites (3), Sergio Sanchez.
Markagailua, bost minututik bost minutura: 2-1, 6-6, 9-9, 11-11, 14-11, 17-14 (atsedenaldia); 19-17, 21-21, 24-23, 25-26, 27-27, 30-30 (arauzko denbora); (luzapena) 32-33, 34-35.