Binakakoa
22-18
Titin III.ak eta Merino II.ak hirugarren garaipena lortu dute
Erredakzioa
Bikote errioxarrak 22-18 irabazi dio Arretxe II.ari eta Beginori Logroñoko Adarraga pilotalekuan, eta sailkapeneko laugarren postuan daude Xalarekin eta Barriolarekin berdinduta.
Titin III-Merino II bikoteak 22-18 irabazi dio Arretxe II.ari eta Beginori Logroñoko Adarragan jokatu den Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko partida. Txapelketako hirugarren garaipena da bikote errioxarrarentzat, eta sailkapeneko laugarren postuan daude Xala-Barriola bikotearekin berdinduta.
Indartsu ekin diote partidari Titin III.ak eta Merino II.ak, eta azkar hartu dute abantaila (6-1 eta 10-5). Arretxe II-Begino bikoteari asko kosta zaio erritmoa hartzea, eta erreakzionatu nahi izan dutenerako, beranduegi izan da.
Arretxe II.a eta Begino 15-10 galtzen ibili dira, baina ez dute etsi, eta aldeak murriztea lortu dute (15-13 eta 17-14). Aurkariak gerturatu zaizkien arren, Titin III.a eta Merino II.a ez dira urduri jarri, eta alde polita lortzea ahalbidetu dute berriro (20-15). Azken txanpan emozio pixka bat eman diote partidari Arretxe II.ak eta Beginok, baina garaipenak ez die ihes egin Titin III.ari eta Merino II.ari (22-18).