Binakakoa
Partida erabakigarriak
Binakako Txapelketako 12. jardunaldiko ordutegiak
Erredakzioa
ETB-1ek eta eitb.com-en zuzenean eskainiko ditu Bengoetxea VI-Beroiz bikotearen eta Arretxe II-Beginoren arteko lehia ostiralean, eta Berasaluze VII-Albisu vs. Martinez de Irujo-Zabaleta, igandean.
-
Ogeta pilotalekua. Argazkia: EiTB
Emozioa heldu da 2013ko Binakako Txapelketara, bikoteek finalerdietarako txartela lortzeko 12. jardunaldiko norgehiagokak bai ala bai irabazi behar baitituzte. Martinez de Irujo-Zabaleta eta Bengoetxea VI-Beroiz bikoteek sailkatzea lortu dute, baina hirugarren eta laugarren postuetan sartzeko borroka ikusgarria izango da.
Ostiralean, martxoaren 8an, Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Beroizek Arretxe II-Begino kanporatuen aurka jokatuko dute. Norgehiagoka Zarautzen izango da (Aritzbatalde pilotalekua), zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, gaueko 22:00etatik aurrera.
Larunbatean, martxoaren 9an, Olaizola II.ak eta Zabalak Xala-Barriola bikotearen aurka jokatuko dute, neurketa erabakigarria Angleteko Elhogar pilotalekuan (17:30etik aurrera).
Titin III.ak eta Merino II.ak ere larunbatean jokatuko dute Ezkurdia eta Zubietaren aurka, Etxebarriko pilotalekuan (18:00etatik aurrera).
Jardunaldiko beste partida erabakigarria Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisu jokatuko dute Eibarko Astelenena, Martinez de Irujo eta Zabaleta lideren aurka (igandea, martxoak 10). Berrizko aurrelariak eta atzelari gipuzkoarrak garaipena bai ala bai eskuratu beharko dute. Partida, zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en eta ETB-1en, 17:00etatik aurrera.