Binakakoa
Etxebarrin
Titin III.a eta Merino II.a, finalerdietatik gertu (22-21)
Erredakzioa
Errioxako bikoteak garaipen oso garrantzitsua lortu du Ezkurdiaren eta Zubietaren aurka Etxebarriko pilotalekuan, eta finalerdietatik oso gertu daude.
-
Titin eta Merino. Argazkia: EiTB
Titin III-Merino II bikote errioxarrak hil edo biziko garaipena lortu du Ezkurdia eta Zubietaren aurka, Etxebarrin (22-21). 2012ko Binakako Txapelketako garaileek gogor borrokatu behar izan dute garaipena lortzeko, baina azkeneko tantoan, urdinek ez dute asmatu. Ezkurdia eta Zubieta finalerdietan sarytzeko borrokatik at gelditu dira, eta Titin eta Merino Berasaluze VIII-Albisu bikotearen emaitzaren zain gelditu beharko da.