Binakakoa
22-20
Berasaluze VIII-Albisu bikoteak bizirik jarraitzen du
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak Irujo eta Zabaleta gainditu ditu eta finalerdietarako txartela eskuratzeko aukerei eutsi die.
Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk bizirik jarraitzen dute Binakako Txapelketan. Bikoteak Juan Martinez de Irujo eta Zabaleta gainditu ditu Eibarreko Astelenan (22-20), eta finalerdietarako txartela eskuratzeko aukerei eutsi die.
Partida lehiatua izan da, eta emozioa azken unera arte izan da nagusi. Neurketako onena Pablito izan da. Irujok, ordea, ez du partida ona jokatu.
Berasaluzek eta Albisuk ligaxkako bosgarren garaipena lortu dute, eta, hurrengo bi partidak irabazten badituzte, finalerdietarako sailkatuko dira. Hurrengo asteburuan Titinen eta Merinoren aurka jokatuko du Asegarceko bikoteak.