Binakakoa
Gaur gauean
Bengoetxea-Apraiz eta Ezkurdia-Zubieta, binakako lehia, Aizarnazabalen
Erredakzioa
Partida zuzenean jarraitzeko aukera dago eitb.comen eta ETB-1en, 23:00etatik aurrera.
-
Apraiz izango da Bengoetxearen bikotea, Beroiz min hartuta dagoelako. EiTB.
Oinatz Bengoetxeak eta Alexis Apraizek Joseba Ezkurdia eta Aitor Zubieta izango dituzte arerio gaur Aizarnazabalen, Binakako Txapelketako 13. jardunaldian. Asegarceko bikoteak ez du jada ezer jokoan, hurrengo faserako sailkatuta baitaude.
Alexis Apraizek Beroizen lekua beteko du, eskua min hartuta duelako. Partida egokia da gaurkoa Ezkurdiak onenen artean jokatzen jarraitu nahi duela argi uzteko eta Apraizek estelarretan sartu nahi duela aldarrikatzeko.
Larunbatean berriz, neurketa erabakigarria jokatuko dute Bilbon Titin-Merino eta Berasaluze-Albisu bikoteek, biek baitute finalerdietako ligaxkan sartzeko aukera.
Errioxarrek garaipena lortuz gero, finaledietarako sailkapena zuzenean lortuko dute. Baina Berasaluze eta Albisu gailentzen badira, berriz, bi bikoteek garaipen kopuru berdina izango dute, baina bizkaitarrak eta gipuzkoarrak abantaila dute, bi bikoteen arteko bi neurketak irabazi dituztelako.
Igandean, Irujo-Zabaleta vs. Xala-Barriola
Igandeko jardunaldiari dagokionez, Irujok eta Zabaletak Xala eta Barriola izango dituzte arerio Eibarko Astelena pilotalekuan. Irujo eta Zabaleta lider dira, eta finalerdietara garaipen bat gehiago lortuta iritsi nahi dute.
Xalak eta Barriolak ez dute jada sailkatzeko aukerarik, baina irudi ona emanda utzi nahi dute lehiaketa.