Binakakoa
13-22
Bengoetxea-Apraizek aise galdu dute Ezkurdia-Zubietaren kontra
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak poltsikoan du finalerdietarako sailkapena, eta partida eskasa egin zuen Aizarnazabalen.
-
Joseba Ezkurdiak neurketa ona jokatu zuen. EiTB.
Oinatz Bengoetxeak eta Alexis Apraizek Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko partida galdu zuten Aizarnazabalen, Joseba Ezkurdiaren eta Aitor Zabaletaren aurka.
Apraizek Beroizen lekua hartu zuen, eskuan min hartuta dagoelako. Partidak ezer gutxi eman zuen, baina azpimarratzekoa izan zen Ezkurdiaren jokoa.
Urdinak aurretik izan ziren partida hasieratik eta, nahiz eta Asegarceko bikotea 10-12 hurbildu, garaipenak ez zien Ezkurdiari eta Zabaletari ihesik egin: 13-22.