Binakakoa
Martxoak 30-31
Irujo eta Olaizola aurrez aurre izango dira lehen finalerdian, Ogetan
Erredakzioa
Partida Aste Santuan jokatuko da, baina oraindik ez dute zehaztu martxoaren 30ean edo 31n izango den, hori finalerdietako azken txartela lortzen duen azken bikotearen arabera izango baita.
-
Irujo-Zabaleta eta Olaizola-Zabala bikoteek jokatuko dute lehen finalerdia Ogeta. EiTB.
Binakako Txapelketako finalerdiak martxoaren 30-31ean hasiko dira Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Bertan neurtuko dituzte indarrak Martinez de Irujo-Zabaleta eta Olaizola-Zabala bikoteek.
Finalerdietako lehen partida ostegunean aurkeztu dute Arabako Federazioak Gasteizen duen egoitzan eta Fernando Palacios ordezkariak esan duenez, gustura daude lehen partida horretan Irujoren eta Olaizolaren arteko lehia ikusiko dutelako.
Partida Aste Santuan jokatuko da, baina oraindik ez dute zehaztu martxoaren 30ean edo 31n izango den, hori finalerdietako azken txartela lortzen duen azken bikotearen arabera izango baita.
Sarrerak astelehenetik asteazkenera jarriko dituzte salgai Arabako Pilota Federazioan, eta erosleek "Ogetan non eseri nahi duten aukeratu ahal izango dute", azpimarratu du Palaciosek.