Binakakoa
Arratsaldean, zuzenean
Titin-Merino eta Berasaluze-Albisu, hil edo biziko lehia bikoitza
L.E.
Egungo txapeldunek Bengoetxea eta Beroiz gainditu behar dituzte eta Berasaluze-Albisuk Xala-Barriolaren kontra galtzea behar dute finaledietarako txartela lortzeko.
-
Titin-Merinok partida nahitaez irabazi eta Berasaluze-Albisuk galtzea behar dute. Efe.
Titin-Merino eta Berasaluze-Albisu, bi bikote eta finalerdietarako txartel bakarra lehian. Errioxarrek Bengoetxea eta Beroiz izango dituzte arerio arratsaldean, eitb.comek eta ETB-1ek 17:00etatik aurrera zuzen-zuzenean emango duten Binakako Txapelketako partidan.
Baina garaipenak ez die egungo txapeldunei finalerdietarako sailkatzea bermatuko: txartelik gabe geratuko dira Berasaluze-Albisuk Xala eta Barriola mendean hartuz gero. Bigarren partida hori Bilbon jokatuko da, ordu berean.
Gauzak horrela, Tintin-Merinori ezinbestekoa zaie garaipena lortzea txapela berriro irabazi nahi baldin badute. Berasaluze eta Albisuk berriz, sailkatzea lor dezakete nahiz eta Xala-Barriolaren aurka galdu, errioxarrek porrot egiten badute, bizkaitarra eta gipuzkoarra joango baitira finalerdietara.
Finalerdietako beste hiru txartelak erabakita daude dagoeneko, Irujo-Zabaletak, Olaizola II-Zabala eta Bengoetxea-Beroiz bikoteek lortu dituzte.
Irujo-Zabaleta Arretxe-Begino (22-8)
Ligaxkako azken jardunaldiko lehen partidan, sailkapeneko liderrek aise menderatu zituzten Arretxe eta Begino 22 eta 8. Norgehiagokak kolore gorria izan zuen hasieratik eta urdinek ezer gutxi egin zuten Irujo eta Zabaletaren nagusitasunari aurre egiteko.