Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Final handia

Irujo: 'Sasoi hobean heldu naiz beste final batzuetara'

Erredakzioa

Hala ere, ilusio handiarekin eta gauzak ondo egiteko nahiarekin gainditu nahi ditu gabeziak eta arazo fisikoak.

1:49

Juan Martinez de Irujoren laugarren finala jarraian izango da igandekoa, Bizkaia pilotalekuan. "Erregulartasunaren eta lana erruz egin izanaren" emaitza da hori Iberoko aurrelariarentzat, Binakako Txapelketako konpetentzia "handia" delako.

Ezker eskuarekin ia pilotarik jo gabe helduko da finalera Irujo: "Ez da sasoikoen jokatuko dudan finala izango, baina ilusioarekin eta gauzak ondo egiteko nahiarekin gainditu nahi ditut gabeziak".

Aurrean Olaizola II.a eta Aretxabaleta izango dituzte Irujok eta Barriolak, "ligaxka nabarmen nagusitu den bikotea". Hala ere, Iruñean irabazi zioten, eta Bilbon ere garaipena eskuratu dezaketela uste du Irujok.