Binakakoa
Iruñean
Binakakoa: Irujo eta Beroiz gaur ere nagusi Labriten (22-13)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Partidan ez zegoen ezer ez jokoan eta Martinez de Irujok jarri ditu jokaldi ederrenak.
Irujok eta Beroizek 22 eta 13 irabazi dute Bengoetxea VI eta Otxandoren aurka gaur Labriten jokatu duten binakako txapelketako partida.
Jokoan ezer ez dagoenean partida ona jokatzea zaila da. Eta gaur ere hori gertatu da. Partida txarra. Irujok egin ditu neurketa gauzarik ederrenak.
Promozio txapelketan Retegik eta Ceciliok 22 eta 8 irabazi dute Diaz eta Oteizaren aurka.
Euskadiko pala txapelketan leen faseko azken bi partidak gaur Deportivon. Urkijo eta Lujan finalerako sailkatu dira. Finalerako beste txartelaren lehian, Gaubeka eta Galan Ziskar eta Imanolen aurka arituko dira. Gaur Gaubekak eta Galanek 45 eta 22 irabazi dute.
Erremontean Master Magna torneoko finala jokatu da Isaban. Miel Mari Urrutiak 35 eta 27 irabazi du Iñaki Lizasoren aurka.