Binakakoa
22-10
Binakako Txapelketa: Xala eta Zubieta finalean izango dira (22-10)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Gonzalez-Laskurain bikoteari 22-10 irabazi diote. Emaitza honekin, Xala eta Zubieta matematikoki finalerako sailkatu dir
Xalak eta Zubietak 22 eta 10 irabazi dute Gonzalez eta Laskurainen aurka gaur Eibarren jokatu duten binakako txapelketako partida.
Emaitza honekin, Xala eta Zubieta matematikoki finalerako sailkatu diren bitartean Irujo eta Beroiz finaletik kanpo gelditu dira. Finalerako bigarren txartela Gonzalezek eta Laskurainek igandean Adarragan Titinen eta Pascualen aurka jokatuko duten partidan erabakiko da.
Gaur Eibarren partida ederra ikusi da. Tanto ikusgarriak eta joko ona. Xala eta Zubieta hobeto moldatu dira eta alde izan duten markagailua ondo kudeatzen asmatu dute.
Xalak bi txapela lortuak dituen bitartean Zubietak aurreneko finala izango du.