Binakakoa
Igandeko partidarako
Binakako Txapelketa: Irujo zalantza da berriz ere
Erredakzioa
Iberoko aurrelariak eskuetako mina izaten jarraitzen du eta ostegunera arte ez du erabakiko Olaizola II eta Beginore aurka jokatuko duen.
Martinez de Irujok eskuetako minarekin jarraitzen du eta osteguneko lan entrenamendura arte ez du Merino II.arekin jokatzearen erabakia hartuko. Gainera, Aimar Olaizola eta Aritz Begino izango dituzte aurkari eta Iberokoak sasoi onean egon beharko du momentuko bikote onenetarikoa gainditzeko. Aritz Lasak lan bikaina egin zuen David Merinorekin Titin eta Pascual gaindituz eta baliteke berriro bikote garailea elkartzea.
Zalantzak argitzeko, Irujok argi eta garbi utzi du oraindik ez duela azken erabakia hartuko; “Oraindik ez dut erabakia hartuko. Argi daukadana jokatu nahi dudala da, baina gaizki banago ez dut egingo nire bikotea errespetatzeko”.