Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Euskadi Irratia Saria

Apraiz, bosgarren jardunaldiko nabarmenena; Aimar Olaizola, lider

Erredakzioa

Sailkapen nagusian Aimar Olaizola dugu lider berria (228). Bigarren tokian Abel Barriola dauka sei puntura (222), Begino da hirugarrena (217) eta Xala laugarrena (191).

Nahiz kazetari guztiak ez bat etorri puntuak ematerako orduan, Alexis Apraiz-ek (58) eskuratu du bostgarren ihardunaldiko Euskadi Irratia Sariko puntu kopuru handiena.

Bi kazetari ez, gainerako guztientzat Apraiz izan zen Lizarrako jaialdiko onena; Labrit eta Eibarkoan Aritz Laskurain eta Aimar Olaizola nabarmendu dituzte 57na punturekin.

Logroñoko jaialdian zaila izan da adostasun bat aurkitzea eta Titin-ek 53 punturekin jaialdiko puntu kopuru handiena eskuratu du.