Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Covaledan

Binakako Txapelketa: Gonzalez eta Laskurain, nagusi Sorian

Erredakzioa

Iparraldeko aurrelariak eta Soraluzeko atzelariak 22-10 gainditu zituzten Titin III.a eta Pascual.

Sebastian Gonzalezek eta Aritz Laskurainek 22-10 gainditu zituzten Titin eta Pascual Covaledan. Partida oso parekatua izan zen, baina 10-10ekoaren ondoren Gonzalezek eta atzelari gipuzkoarrak erritmo handiagoa jarri zuten eta 22raino zuzenean joan ziren. Iparraldeko aurrelaria ondo ibili zen aurreko koadroetan, baina batez ere Laskurainen sendotasuna izan zen atzo nabarmen Sorian. Titin III.ak eta Pascualek akats gehiego egin zituzten partidkao azken tantoetan. Horrela, bi bikoteak bi puntura berdinduta jarri dira sailkapen nagusian.