Binakakoa
22-21 Xala-Barriolaren aurka
Binakakoa: Bengoetxearen eta Patxi Ruizen garaipen handia Labriten
A.B.
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak 22-21eko emaitzarekin gainditu ditu Xala eta Barriola.
Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek garaipen handia lortu dute Labriten Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldian. Asegarcekoek 22-21 irabazi diote Xalari eta Barriolari.
Partida berdindua izan da hasieratik amaieraraino. Azken txanpan erabaki da norgehiagoka. Patxi Ruizek arazoak izan ditu eta aldagelara ere joan da, baina kantxara itzuli eta mina izan duen arren ondo eutsi die Xalak eta Barriolak bidalitako zartakoei. Atzean jokatzen saiatu dira, baina Ruizek ondo eutsi die eta Oinatz Bengoetxea arduratu da aurreko koadroetan partida erabakita uzteaz. Azkenean, 22-21eko emaitzarekin irabazi dute Bengoetxeak eta Ruizek.
Partida hau irabazita Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek lau garaipen dituzte eta hirugarren postuan daude sailkapenean. Xalak eta Barriolak bigarren postuan jarraitzen dute zazpi partidatan bost garaipen lortuta.