Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Bosgarren jardunaldia

Larunbek Urrutikoetxearen atzelaria izaten jarraituko du

eitb.eus

Galdakaoko pilotariak lesionatuta dagoen Artexabaletaren lekua hartuko du bigarren jardunaldiz jarraian, eta bikotea osatuko du Zaratamoko aurrelariarekin batera.

  • Mikel Larunbe

    Mikel Larunbe

Mikel Larunbek oraindik min hartuta dagoen Andoni Aretxabaleta ordezkatuko du berriro Binakako Txapelketan, eta, hartara, Mikel Urrutikoetxearekin batera arituko da ostiral honetan, Lekeition, Irribarria eta Zabaletaren aurka, lehiaketako bosgarren jardunaldian.

Larunbek garaipenarekin ekin zion aurreko jardunaldian Altunak eta Martijak osatzen duten bikotearen aurka (22-20). Aste honetan jokatzen jarraitzeko aukera izango du berriz ere, Aretxabaletak lesionatuta segitzen baitu. Markinarrak azaroaren 2an hartu zuen min, Artola eta Mariezkurrena II.aren (22-13) kontra jokatu zuen neurketan.