Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Baja

Artolak ez du Etxebarrin jokatuko lesioa dela medio

eitb.eus

Artola eta Mariezkurrena, eta Elezkano eta Rezusta Etxebarriko frontoian bildu dira ostegun honetan material aukeraketarako, eta Alegiakoak baieztatu duenez, ez du jokatuko min hartuta dagoelako.

  • Artola. Argazkia: EITB

    Artola. Argazkia: EITB

Iñaki Artolak ezin izango du jokatu datorren larunbatean Etxebarrin, Binakako Txapelketako seigarren jardunaldian, eskumako eskua minduta baitauka. Horrenbestez, Alegiako aurrelariak ezin izango du Jon Mariezkurrena debutariarekin bikotea osatu Elezkano eta Rezustaren aurka.

Artolak joan zen asteburuan Altuna III.a eta Martijaren kontra jokatu zuen norgehiagokan lesionatu zen, nahiz eta azkenerako partida irabaztea lortu zuen bere  (22-17) bikotekidearekin batera. Garaipen horrek sailkapeneko laugarren postuan kokatu ditu hiru lehia irabazi eta bi galduta.

Bere ordezkoa jardunaldi honetan Unai Laso izango da.