Binakakoa
Binakako Txapelketa
Irujok asteartean jokatuko du Beotibarren eta Labrit, partidarik gabe
A.B.
Erredakzioa
Bertan behera geratu da Iruñean jokatu beharreko Irujo-Merino II.aren eta Berasaluze VIII-Apraiz bikotearen arteko partida eta asteartean jokatuko da Tolosako Beotibarren.
Larunbat honetan ez da Binakako Txapelketako partidarik jokatuko Labrit pilotalekuan. Irujo-Merino II bikoteak Berasaluze VII.aren eta Apraizen aurka jokatu behar zuen, baina Juan gastronteritisak jota egon da eta asteartera pasa dute norgehiagoka. Gainera, ez da Labriten jokatuko Tolosako Beotibarren baizik.
Bestalde, Beotibarren astelehenean jokatu beharreko Aimar Olaizola eta Begino bikotearen partida astelehenean mantenduko da. Aurkari izango dituzte Xala eta Zabaleta eta partida Beotibarren jokatuko da.
Hasieran Irujoren partida astelehenerako (Beotibarren) iragarri zuten eta Aimar Olaizolarena larunbaterako (Labriten). Geroago partidak dataz aldatu zituzten; Aimarrena astelehenera pasatuz (Beotibarrera) eta Irujorena larunbaterako (Labriterako) iragarrita. Baina, azkenean larunbatean Labriten jokatu beharreko partida asteartean jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan.